XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ori izan da egunkariaren aintzindari edo aurrelari.

Orrek diardu bideak zakarrez garbitzen.

Ori dago lanbide orretan zerbait zaildua, ta orren lantegietan baditugu artarakoxe irar-langille euskeldunak (...)

Nere aburua zan astekari-egunkariak BAT egitea.

Artara, egunkaria besterik elitzake izango, ta onek, astean bein, ale berezi bat ateratze'aal luke.

Astearen egunetarik bostean, beraz, egunkaria eskuan dezutenaren aundiko litzake.

Igandeetan, berriz, ale berezia, ale aundia: au da, egun ari dagokion egunerokoa ta, erdian sartuta, beste ainbesteko astekaria.

Ale aundi ori egunkari naiz Argia-irakurle guziei elduko litzaioke: bere lanik aundiena egunkaria zabaldu ta bazterretarañotzea litzake.

Egunkariak, esateko, aste gorrian egunero iru milla ta bosteun ale salduko lituzke, ta igandean zazpi, zortzi, agian amar milla ale, berezi oietarik, orrela bere bideak gerorako urratuz.

Badirudi, gañera, biak bat ez egiñean, elitzakela ain erreza astekari-arpideduna egunkari-arpidedun egiten.

Asmoari ondo eritzi arren, diru arazoz kezkaturik, gogoratu Euzkerea aldizkarian erantzun zion Amandarrok, 1980-1990 urtealdian eman diren arrazoi berberak jaurtikiz:

Beraz, oindiño beintzat, euzkel-egunerokua zutik eukiteko gertu ezkagozala-ta gagoz (...) ia lau-bost urte-barru geure euzkel-egunerokua ateraten dogun.

Lizardik gauzak baikorrago ikusten ditu: Lengora gerala, irakurle, guk eztakusagu arloa Euzkereak bezin illun, urte mordoska aundi samarrean urteko berrogei bat milla laurleko galduko zituela egunkariak bait zion.

Azkenean Eusko Ikaskuntzak honela eskaturik, Lizardik balizko euskal egunkariari buruzko hitzaldia egin zuen Eusko Ikaskuntzaren aretoan, Donostian, 1929ko Ekainaren 27an.

Egia esan, eta Lizardik berak ezagutzera ematen duenez, Euskaltzaleak elkarteak otsaila aldera egunkariaren aldeko giroa berotzea erabaki zuen eta horretarako izendatu zen batzordeak, harpidetza eta diru bilketari ekin zion.